XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKINGAIAK, BALENTIN BERRIO-OTXOA

1988an Eliza Katolikoak santu aitortutako Balentin Berrio-Otxoa Elorrion sortu zen 1827an.

Aita ere elorriarra eta ama Antzuolako Txangalakoa.

Balentin semea adimendu azkarrekoa eta estudioetarako bizkorra gertatu zen.

Bai eta dantzari eta aurrezkulari dotore askoa ere.

1856an, apaiz dominiko egina, Asia urrunerako bidea hartu zuen.

Gaur Vietnam izena daraman estatuaren eremuetan hedatu zuen apaiz misiolari lana.

Urte honetan beronetan, hau da 1856an, apezpiku izendatzen dute.

Esan beharra da garai hauek oso zailak zirela kristauentzat Asiako inguru haietan, guztiak ere gupida gabe pertsegituak baitziren.

Hainbestez, elorriar semeak bereak eta bi ikusi behar izan zituen mendizoko batetik bestera, gordelekuz gordeleku ibiliz, pertsegitzaileetarik ihesi.

1861ean, hala ere, harrapatu eta hil egin zuten sama ezpata zorrotzez ebakiz.

Berrio-Otxoak erlijioaren ikuspegitik dezakeenaz gainera, euskaraz idatzi zituen eskutitzak tartean, badu bestelako interesik ere.

Eskutitz horietako batzuk bertsotan daude, eta gizon nabarmen batek euskaraz idatzi izanaren lekukotasuna ere badaukate.

Balentin Berrio-Otxoaren bizitza eta heriotzea bertsolarien artean usu erabilitako gaia izan da; Xenpelarrek, adibidez.

Hona hemen bere amari idatzi zizkionetako gutun batetik hartutako pusketa: .